Emakumeak eta pentsio sistemaren inguruko hitzaldia emango du bihar Maria Pazosek Portalean

Emakumeak eta pentsio sistemaren inguruko hitzaldia emango du bihar Maria Pazosek Portalean
2018/10/17 13:04
eta kitto!
Bihar (urriak 18), Portaleko Areto Nagusian, Maria Pazos Morán-ek ‘Emakumeak kontuan hartuko dituen pentsio sistema eta ekonomia baterako proposamen feministak’ hitzaldia emango du 18:00etatik aurrera.  "Desiguales por ley. Las políticas públicas contra la igualdad de género" liburuaren egilea, matematiketako lizentziaduna da eta Ikerketa Fiskaleko Institutuko Polítika publikoak eta genero-berdintasuna ikerketa-arloko koordinatzailea da Maria. Hitzaldia irekia eta doakoa da. Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak antolatutako jarduera da eta bertan Arrasate, Hernani, Azpeitia, Urola Garaia eta Eibarko herriak daude.

Maria Pazosi ...eta kitto! astekarian egindako elkarrizketa: https://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/maria-pazos-matematikaria-mugimendu-feminista-da-gizadiak-daukan-esperantza-bakarra.html

Jarduerak haurtzaindegi-zerbitzua izango du. eta bi begirale egongo dira.

 


Kartela hitzaldia Maria Pazos