Pello Zabala hil da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Pello Zabala hil da
ETA KITTO 2022, Ots 02

Pello Zabala (Amezketa, 1943) fraide frantziskotarra eta idazlea hil egin da, “COVID-19ak lehendik zituen osasun arazoak areagotu ostean”, EITB.eus atariak jakitera eman duenez.

Zabala Arantzazuko santutegian bizi zen eta oso ezaguna zen euskal gizartean, hedabideetan sarritan ikusi dugularik. Euskadi Irratian ibili zen hainbat urtetan, hasieran musikari buruzko saio bat gidatzen eta eguraldiaren iragarpenak ematen gero, tenporetan oinarrituta.

Hain zuzen ere eguraldiaz berba egitera etorri zen gurera 2014an Urko Aristirekin batera. ‘Udarik… izango dugu aurten?’ izan zen eskaini zuten hitzaldiaren izenburua eta bisita aprobetxatuta elkarrizketa egin genion. Goian bego.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »