Euskararen Eguneko herri-bazkarirako tiketak Untzagan salgai

Euskararen Eguneko herri-bazkarirako tiketak Untzagan salgai
2022/11/25 13:11
eta kitto!
Boteprontuan, euskeraz! taldeak, Bizimiña elkartearekin batera, bazkari herrikoia antolatu du abenduaren 3an ospatuko dugun Euskararen Egunerako.  Eguaztenaz geroztik Guridi eta Depor tabernetan daude tiketak salgai (17€ ez prekarizatuak, 14€ prekarizatuak), eta salmenta-mahaia ere jarriko da kalean, gaur, barixakua, 20:00etatik 21:00etara, eta bihar, zapatua, 13:00etik 14:00etara”. Bapo bazkaldu eta gero, bazkaloste oparoaz gozatuko dute bazkarira joandakoek: “bingo musikatua egingo dugu eta eguna ganoraz amaitzeko, iluntzeko 21:30etik aurrera erromeria izango dugu sMePebo5t taldearekin”, azaldu dute gazteek.