Euskerarekiko motibazioa gurasoekin lantzeko hitzaldia gaur 14.45etan

Euskerarekiko motibazioa gurasoekin lantzeko hitzaldia gaur 14.45etan
2012/11/14 00:00
eta kitto!

Aurreko hilean hasitako bideari jarraituta, …eta kitto! Euskara Elkarteak euskeraren erabilera sustatzeko asmoarekin gaur (eguaztena, hilak 14) gurasoendako pentsatutako hitzaldia emango du Portalean, 14.45etan hasita. Euskararekiko motibazioa eta jarrerak izenburuko hitzaldian guraso askoren buruan bueltaka dabiltzan galderei erantzuten ahaleginduko dira: "Gure umeek zergatik ez dute euskera erabiltzen? Helduek gaitasuna badaukagu, zergatik ez dugu egiten? Zergatik da horren garrantzitsua gurasoen eredua? Euskeraz jakin barik ere, zergatik da garrantzitsua jarrera positibua erakustea?". Sarrera librea eta doan izango da eta antolatzaileek gaiarekin interesa duten guraso guztiak bertara gerturatzera animatu nahi dituzte.