Ikasleen 115 kooperatibaren produktuak goiz osoan Untzagan

Ikasleen 115 kooperatibaren produktuak goiz osoan Untzagan
2013/02/06 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 6) 10.30etan hasi eta 14.00ak bitartean, EJE (Empresa Joven Educativa) azoka egongo da martxan Untzagan, karpan. Bertan EAEko Lanbide Heziketako 36 ikastetxek hartuko dute parte, ikasleek sortutako 115 kooperatiben eskaintza saltzen. Tartean Armeria Eskolako kooperatiba bi egongo dira: Tudesign (hainbat produktu pertsonalizatzeko enpresa) eta Zenspirit (jaboi naturalak).