Gaur hasi dira Matsarirako pasabidea eraisteko beharrak

Gaur hasi dira Matsarirako pasabidea eraisteko beharrak
2012/03/09 00:00
eta kitto!

Gaur ekingo diete Estaziñotik Matsarira, trenbidearen gainetik alde batetik bestera pasatzeko dagoen zubia kentzeko beharrei. Tren geltokia berritzen dihardutela aprobetxatuta, trenbide gaineko pasarela kendu eta berria jasotzea erabaki dute. Horretarako beharrek hilebete biko iraupena izatea dago aurreikusita.