Urkiko jubilatuen etxea hobetzeko lanak esleitu ditu Udalak

Urkiko jubilatuen etxea hobetzeko lanak esleitu ditu Udalak
2022/07/13 10:34
eta kitto!
Laster hasiko dira Urkiko jubilatuen etxearen irisgarritasuna hobetu, komuna berritu eta sukaldea eta abarra eraberritzeko lanak, eta Udalak 111.000 euroko aurrekontua bideratu du horretarako.

Sarbidea eraberritzeko, dauden eskailera-mailak kentzeko eta komunak berritzeko obrak Coryd SL enpresari esleitu dizkio Udalak eta, enpresak aurkeztutako planaren arabera, 90.750 euro (BEZa barne) eta hamabi aste beharko ditu horretarako.

Sukaldea eta barra eraberritzeko lanak, ostera, Equipamiento de Hosteleria y Climatizacion Valladolid SL enpresari adjudikatu dizkio Udalak, 20.280 eurotan. Lan hauek egiteko epea hamabi astekoa izango da.