Abontzatomasak eguzkipean ospatu zituzten

Abontzatomasak eguzkipean ospatu zituzten
2012/12/24 00:00
eta kitto!

Abontzako Itturrixa elkarteak atzo (domeka, hilak 23) ospatuko zituen Abontzatomasak. Eguraldi zoragarria lagun zutela, giro ederrean eman zuten goiza Egigurentarreneko parkeraino gerturatu zirenak. Bazkaltzeko ordua ailegatu bitartean umeendako jolasak izan ziren protagonista, txosnan banatu zituzten salda beroarekin eta txistorra pintxoekin batera. Aurten jaian batutako dirua Elikagaien Bankuentzat janaria erosteko erabiliko dute antolatzaileek.