Aratosteetarako kartel irabazlea aukeratu dute

Aratosteetarako kartel irabazlea aukeratu dute
2013/01/23 00:00
eta kitto!

Atzo (martitzena, hilak 22) batu zen Aratosteak 2013 kartel lehiaketako epai-mahaia eta irabazlea Conxita Honorato Blázquezen (Malgrat de Mar, Bartzelona) Vístete de Carnaval dela erabaki du. Umeetan, 11-14 urte bitartekoen mailan Afrika Santos Cid (11 urte) saritu dute Festa kartelarengatik eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, Maitane Campos Fundazuri, Pailazo zapatak lanarengatik. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 9an, Aratoste Zapatuan egingo da 13.30etan Untzagan (karpan).