[ARGAZKIAK] Kaldereroen kalejirak alaitu zuen Barixaku Erregularra, bere kantu eta dantzekin

[ARGAZKIAK] Kaldereroen kalejirak alaitu zuen Barixaku Erregularra, bere kantu eta dantzekin
2022/02/28 16:58
eta kitto!
Pandemiak eragindako etenaldia eta gero, aurten berriz ere Hungariako kaldereroak etorri zaizkigu bisitan, Barixaku Erregularrean, Eibarko Aratosteak alaitzera. Urkizutik abiatuta Untzagaraino igo ziren kalejiran, bidean betiko kantu eta dantzak eskainita. Kezka dantza taldekoak, Ustekabe txarangakoak, Lagun Taldekoak, Musika Eskolako eta Adolfo Jainagaren soinujoleak eta beste asko animatu ziren kalejiran parte hartzera. Jarraian ikus dezakezue Kaldereroen kalejirako argazki bilduma.

[foogallery id="116558"]