Asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak aurkeztu dituzte

Asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak aurkeztu dituzte
2015/06/01 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (astelehena, hilak 1) aurkeztu dituzte datorren asteburua beteko duten Urkiko Jaiak, auzoko Aterpe elkarte gastronomikoan. Hamazazpigarren urtez antolatu dituzten jaien egitarauak azken urteotakoari eutsiko diola azaldu dute jai batzordekoek eta, betiko lez, umeendako jarduerak, musika eta txapelketak tartekatu dituzte barixakuan hasi eta domekan agurtuko dituzten jaiak ospatzeko. Eguraldia lagun izanez gero, jende guztia jaiarekin bat egitera animatu nahi dute. Egitarau osoa jarraian daukazue:


Barixakua 5
19.00.- Jaien hasiera. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
19.10.- Kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.
19.30.- Umeendako herri-jokoak. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
19.30.- Auzoko nagusiei omenaldia. Cepa taberna parean.
20.00.- Ustekabe eta Irulitxa fanfarreek girotutako txikiteoa.
23.00.- Mariatxia. Arrateko Andra Mari ikastetxean.


Zapatua 6
11.00.- IV. Txiki Krosa. Urki-Kurutzekuan.
11.30.- Diana, trikitilari eskolakoen eskutik. Urkiko kaleetan.
12.00 / 14.00.- Umeendako jolasgunea. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
12.30.- Salda eta txorizoa banatzea, trikitilariek girotuta. Cepa eta Vila tabernen pareko arkupeetan.
16.30 / 18.30.- Umeendako jolasgunea. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
17.00.- XIV. Toka eta Igel-toka txapelketa. Polonia Etxeberria kalean (Rioja tabernaren aldamenean).
19.00.- Cava eta Otarrainxka jaia, Tarumba Percusion taldeak girotua.
21.45.- Herri-afaria. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
23.30.- Berbena, Continente orkestraren eskutik. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Domeka 7
09.30.- Mendi-martxa, Atzegiren laguntzarekin. VII. Mendi Lasterketa: Urki-Galdaramiño-Topinburu-Azkonabitza-Urki.
11.00.- Diana, Galiziako Etxeko gaita-joleen eskutik.
12.30.- XVII. Paella Lehiaketa.
13.00.- Meza, auzoko hildakoen alde. San Jose Obrero elizan.
14.00.- Paella lehiaketaren epai-mahaiaren erabakia.
16.45.- "Tarantella" umeendako ikuskizuna, Trapero antzerki taldearen eskutik. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
18.00.- Txokolate jana. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
18.00.- Txapelketetako sari-banaketa ekitaldia. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
18.30.- Musika saioa, Agirreren eskutik. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
20.00.- Jaien amaiera.