Bien Aparecida jaiak ospatuko dituzte Kantabriako Etxekoek

Bien Aparecida jaiak ospatuko dituzte Kantabriako Etxekoek
2012/09/14 00:00
eta kitto!

Kantabriako amabirjiñaren omenezko jaiak ospatuko dituzte Eibarko Kantabriako Etxekoek eta, horren harira, bihar 16.30etan tute txapelketa jokatuko dute bazkideek Jardiñetako egoitzan eta sailkatzea lortzen duten lehenengo bi bikoteei afari bana emango diete sari modura. Domekan 12.00etan San Andres elizan meza ospatuta ekingo diote egunari. Jarraian bazkide eta lagunentzat piskolabisa eskainiko dute (13.00etan Jardiñeta kaleko egoitzan) eta 15.00etatik aurrera elkarrekin bazkalduko dute, Ipuruako bolatokian. Jaiak hilaren 29an jarraipena izango du, 20.00etatik aurrera San Pio X.aren elizan Marceros de la Bahía eta Sarruján de Santoña taldeek emango dute kontzertuarekin .