Dena prest dago asteburuan San Kristobalgo jaiak ospatzeko

Dena prest dago asteburuan San Kristobalgo jaiak ospatzeko
2013/07/10 00:00
eta kitto!

Gaur (uztailak 10) San Kristobal eguna da eta izen bereko auzoan asteburuan ospatuko dituzte bere jaiak, barixakutik domekara bitartean, jai batzordeak aurreko barixakuan aurkeztu zuen egitaraua osatzen duten jarduerekin. Jaien hasiera ofiziala barixaku arratsaldeko txupinazoak emango du, baina hainbat ekitaldi aurretik egingo dituzte: bihar (eguena, hilak 11) 19.00etan futbolin txapelketa jokatuko da Aizarnako parkean eta 22.00etan, berriz, toka txapelketa Xania tabernan. Jarraian, egitarau osoa irakur dezakezue:

San Kristobalgo Jaiak 2013

Uztailak 12, barixakua
19.00.- Txupinazoa. Jaien hasiera.
19.05.- San Kristobal 2013 auzokide omenduak: Jose Luis (pajaritos), Jesus Mª (Iparra) eta koadrila. Kalejira Orkestra taldearekin.
19.30.- Haurrentzako jolasak Fray Martin Maleea parkean. Umeendako dardo txapelketa (16 urtetik beherakoentzat). Tortilla, txorizoa, urdaiazpikoa eta gazta auzoko tabernetan eta Jai Batzordearen barretan.
23.00.- Kontzertua. Tinta Roja: Andres Calamaroren abestiekin.
00.00.- Kontzertua. La noche Sabinera. Laguntzailea eta babeslea: Lambretta Eibar Kluba eta Jai Productions.

Uztailak 13, zapatua
10.30.- Haurrentzako marrazki lehiaketa.
11.30.- Haurrentzako "Molto" motorren kontzentrazio-lasterketa.
12.30.- "Herri-sandiada". Aizarnako parkean.
13.00.- Lambretta motorren X. Igoera San Kristobalera. Hamaiketakoa parte hartzen dutenentzat. Lambretta motorren erakusketa San Kristobalgo plazan.
18.00.- Igel-toka txapelketa (16 urtetik beherakoentzat).
19.30.- Dardo txapelketa, nagusientzat. Aizarnako parkean.
21.00.- Herri-afaria. Plazan.
23.00.- 60-70 hamarkadetako festa. Alcantara Show orkestra.
00.00.- Kontzertua: Toñi Salazar.
01.30.- Udako jaia. Alcantara Show orkestra.
03.00.- Txokolate-jana.

Uztailak 14, domeka
11.00.- Ohe-elastikoak, arku-tiroa eta xaboi-tailerra. Fray Martin Malleako parkean.
12.00.- Hildakoen aldeko meza. Oilasko-gisatu txapelketa. Plazoletan. Musika: Rod&Soud (Borja Rodriguez gitarra eta ahotsa) eta Naome Soud (biolina).
13.00.- Piskolabisa agertzen diren guztientzat, plazan.
13.45.- Txapelketaren amaiera eta sari-banaketa.
17.30.- Freskagarriak eta gozokiak banatuko dizkiete umeei.
18.00.- Zezentxo eta ponyak, Gorixorekin.
19.00.- Umeen marrazki lehiaketako eta beste jolasetako irabazleei sariak banatzea.
19.30.- DJ Araba festa.
20.30.- Errifaren zozketa.
21.30.- Jaien amaierako traka.