Ederto ibili ziren Wenzeslao Orbeako jaietan

Ederto ibili ziren Wenzeslao Orbeako jaietan
2013/09/30 00:00
eta kitto!

Amaña auzoan dagoen Wenzeslao Orbea kalekoek zapatuan ospatu zituzten San Wenzeslao jaiak (argazkiak ikusteko hemen klikatu). Goizerako antolatu zituzten umeendako jokoek eta Ernesto eta Hodei Ezpeleta aizkolarien erakustaldiak arrakasta handia izan zuten eta herri bazkarian 120 lagun batu ziren. Jaiak arratsaldean jarraitu zuen, txokolate-jana eta pintxo-potea tartean, eta DJ Arnok eskainitako musika saioarekin agurtu zuten, datorren urtera arte.