Eibart azokako zozketetako irabazleak

Eibart azokako zozketetako irabazleak
2013/01/09 00:00
eta kitto!

Eibart Eibarko artisauen elkarteak Gabonetarako zozketa antolatu zuen eta, azaldu dutenez, "zenbaki sarituek berez Gabonetako loteriarekin bat egin behar zuten, baina zenbaki horiek saldutakoen artean ez egotean, zozketa saldutako zenbakiekin egin genuen azkenean". Zozketan saritutako zenbakiak eta irabazleak hauek izan dira: 1. saria (artisauen produktuekin osatutako otarra) Jone Larraurik eraman du (2.200 zenbakiarekin) eta 2. saria (Gabonetako Artisau Azokan gastatzeko 60 euroko balea) Alex Ariznabarretak (2.492 zenbakiarekin). Bestalde, Azokan zerbait erosi dutenen artean Artola jatetxean bazkaria edo afaria zozketatu dute eta horren irabazlea Ione Beobide izan da. Antolatzaileek irabazleak zoriondu nahi dituzte eta, horrekin batera, Artisau Azokara gerturatutako guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.