Euskal dantzen erakustaldi anitza eskaini zuten Kezkakoek Dantzari Egunean

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskal dantzen erakustaldi anitza eskaini zuten Kezkakoek Dantzari Egunean
ETA KITTO 2019, Eka 17

Barixakuan ospatu zen Eibarko Dantzari Eguna eta, betiko moduan, Kezka dantza eskolan eta Kezka dantza taldean urtean zehar ikasitako dantzak erakutsi zituzten. Dantza taldeko nagusiek aurten Durangaldeko dantzari-dantza prestatzen jardun dutenez, agintariena, zortzinangoa, ezpata-joko txikia eta ezpata joko nagusia, banangoa eta txotxongiloa eskaini zituzten eta dantza eskolako taldeek, berriz, hango eta hemengo dantzen erakustaldi anitza eskaini zuten. ARGAZKIAK MEDIATEKAN IKUSGAI IPINI DITUGU.

Bestalde, gaur zabalduko dute Kezka Dantza Taldean euskal dantzak ikasteko 2019-2020 ikasturteko matrikulazioa. Ikasle berriek (6 urtetik gorakoek) Portaleko 3. solairuan eman ahal izango dute izena, 19.00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, kezka@dantzan.com helbidera idatzi daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »