Gaur zabalduko dute Eibart artisauen azoka

Gaur zabalduko dute Eibart artisauen azoka
2013/12/20 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 20) 18.00etan zabalduko dute Eibart artisau azoka Eibarko Bizikleta Plazan. Aurten parte hartuko duten artrisauak hauek dira: Anemona Studioa, Eskulan, Marta Irusta, 1964, Ana Orozko, Maite Arriaga, Iratxe Unanue, Arrate Espilla, Jone Perales, Nieves Maidagan eta Aittu dira. Urtarrilaren 5era arte goizez (11.00etatik 14.00etara) eta arratsaldez (17.00etatik 21.00etara) zabalduko dute. Bertan salduko dituztenekin batera hainbat jarduera eskainiko dituzte: bihar (zapatua) 19.00etan desfilea egingo dute, hilaren 26an umeendako tailerrak prestatu dituzte eta 27an artisau gonbidatuak hartuko dituzte karpa barruan. Eta hilaren 20, 21, 22, 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 3, 4, 5ean DJ saioak egingo dituzte 19.00etan.