Giza irudiek Aratosteekin bat egin dute Barixaku Erregularrean

Giza irudiek Aratosteekin bat egin dute Barixaku Erregularrean
2012/02/17 00:00
eta kitto!

35. Antzerki Jardunaldietako egitaraua gaur hasi da, 10 urte betetzen duen giza-irudien erakustaldiarekin. Bolivia, Argentina, Venezuela eta Italiatik ailegatu zaizkigu aurten Bartzelonako M.P.C. taldearekin jarduten duten aktoreak, bakoitza pertsonia berri batekin: Gualberto Marqués zaldi gaineko zenturioi erromatarra izan da, Jorge Balmaseda zentauroa, Karina Valderrama guardasolaren anderea, Josefina Vermejo arbola eta eurekin batera brontzezko beste irudi bat ikusi dugu, Untzagan, eskailera mekanikoen aldamenean. Argazkiak ikusteko hemen klikatu. Bestalde, gogoan izan aurreko asteburuan hasi zen antzerki jardunaldietarako sarreren aurresalmentak jarraipena izango duela asteburu honetan ere, zapatuan eta domekan 19.00etatik 14.00etara Coliseoan. Irekiera ofiziala, berriz, datorren eguaztenean egingo du Juan Carlos Rubio aktoreak, 19.00etan Coliseoan hasiko den hitzaldiarekin. Ekitaldi horretan banatuko dituzte, baita ere, aurtengo Narruzko Zezen antzez gidoi eta artikulu lehiaketako sariak. Eta antzezlanen funtzioetan buru-belarri sartu aurretik, Jardunaldien egitarauak jasotzen duen "Melancolia" (Zuz: Lars von Trier) filma ikusteko aukera izango da Hezkuntza Esparruan, 17.30etan eta 21.00etan.