Goiz osoan egongo da martxan Eibarren Euskaraz Bizi Nahi Dut azoka Untzagan

Goiz osoan egongo da martxan Eibarren Euskaraz Bizi Nahi Dut azoka Untzagan
2013/09/21 00:00
eta kitto!

Gaur 14.00ak arte, zapatu goiz osoan egongo da martxan Euskaraz Bizi Nahi Dut azoka Untzaga plazan, herriko euskalgintzako elkarte eta erakundeen eskutik. Azoka zabaldu aurretik, 11.00ak aldera gaurko ekitaldiaren harira idatzitako agiria irakurri dute Leire Narbaiza ...eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideak eta Elena Stodulka euskaltegiko ikasleak. Jarraian, ordezkari guztiekin talde argazkia egin eta banan-banan agiria sinatzen joan dira.
Eguraldia lagun, giro polita dago Untzagan eta honezkero jende mordoak dihardu azokaren inguruan antolatu diren jarduera osagarrietan parte hartzen. Besteak beste umeentzako tailerrak eta jolasak, gazte eta helduendako mintzodromoa, jolasak, bertso-jokoa, lehiaketa, musika… daude martxan. Gainera, azokara gerturatzen direnek hainbat sari (Coliseoko ikuskizunetarako sarrerak…) irabazteko aukera izango dute goiz osoan zehar egingo diren zozketetan. Animatu eta etorri parte hartzera!