Goiza jai giro ederrean eman dugu #SagardoEgunean

Goiza jai giro ederrean eman dugu #SagardoEgunean
2012/10/06 00:00
eta kitto!

Eguzkipean eta jai giro paregabean eman dugu eguerdia Untzagan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako #SagardoEgunean (goizeko argazkien bilduma hemen sakatuta ikus dezakezue).12.00etan irrintziarekin zabaldu da txotxa eta, bazkaltzeko egin den etenaldia amaituta, arratsaldean jarraituko du jaiak, 19.00etatik aurrera, sagardo guztia amaitu arte. Iazkoaren bidetik, aurten ere Gorenak elkarteko 13 sagardotegitik ekarritako sagardoa edateko aukera paregabea izango du nahi duen guztiak: 6 euro ordainduta edalontzia, zapia, pintxoa eta txotx-a eskuratzen dira eta bakarrik pintxoa jan nahi duenak (sagardorik edan barik) horretarako aukera ere badauka, 1'5 euro ordainduta. Txartelak Untzagan bertan, udaletxeko arkupeen parean egongo dira salgai.