Ikastetxeek koloreztatuko dute Eguen Zuria

Ikastetxeek koloreztatuko dute Eguen Zuria
2014/02/27 00:00
eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 27) hasiko dira Aratosteak gurean, umeak protagonista dituen Eguen Zurian. Bazkalostean, 15.30etatik aurrera hasiko dira ikasleen kalejirak eta ikastetxe barruko jaialdiak. 17.00etan Jainaga eta Narbaizarekin kalejira egingo da, Urkizutik Untzagara igotzeko. Eta ordu berean Untzagako karpan dantzaldiari ekingo diote, Lisker taldearen emanaldiarekin. Horrekin batera Astixaren eskutik umeendako tailerrak egongo dira martxan Untzagan.