Koko-dantzak ikasi nahi dituztenentzat lehenengo entsegu irekia egingo da gaur

Koko-dantzak ikasi nahi dituztenentzat lehenengo entsegu irekia egingo da gaur
2023/02/06 13:28
eta kitto!
Koko-dantzak ikasi eta datorren zapatuko ekitaldietan parte hartu nahi dutenentzako ikastaro irekiak antolatu dituzte: gaur otsailak 6, izango da lehena eta 9an (eguena) hurrengoa, 19:30ean Errebal Plazan (egun horietan egingo da koko-jantzien banaketa ere).

Kezka dantza taldearen eskutik koko-dantzak ospatuko dira otsailaren 11n, zapatuan. Urteroko martxan, goizetik hasiko dira, 08:30ean Errebalen, baserritarren postuetan eta, hango dantzak amaituta, baserrietako ibilbideari ekingo diote, aurten Mandiola eta Gorosta auzoetan. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik 21:00etara Eibarko kaleetan ibiliko dira eta, arratsaldeko kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat,