Lambretta motorrek kaleak hartu dituzte asteburuan

Lambretta motorrek kaleak hartu dituzte asteburuan
2012/07/16 00:00
eta kitto!

Asteburuan Lambretta motorren IX. kontzentrazioa hartu du Eibarrek eta, horri esker, zapatuan motorren erakusketa egon zen ikusgai goizean Untzagan eta arratsaldean, berriz, El Corte Inglés-eko parkean. Horrekin batera Eibarko Lambretta Klubekoek prestatutako egitarauari jarraituta hainbat ekitalditan bat egin dute San Kristobalgo jaiekin eta aurten, gainera, Arraten motorrak bedeinkatu eta bertan bazkaldu dute hainbatek. Kontzentrazioak 100 bat motorzale batu ditu aurten.