Lord Witch, Mago de Oz, Hesian eta Nogen taldeen kontzertuak Sanjuanetan

Lord Witch, Mago de Oz, Hesian eta Nogen taldeen kontzertuak Sanjuanetan
2019/05/28 08:31
eta kitto!
Sanjuanak berotzen joateko kontzertu bi egingo dira aurreko asteburuetan. Ekainaren 15ean, zapatua, Lord Witch bergararrak eta Mago de Oz heavy metal talde madrildar famatuak joko dute Untzagako oholtzan 22:00etan; eta hilaren 22an, zapatua, Hesian nafarren eta Nogen donostiarren txanda izango da.