San Andres egunean azoka egingo dela baieztatu du alkateak

San Andres egunean azoka egingo dela baieztatu du alkateak
2021/10/07 eta kitto!
Jon Iraola alkateak gaur goizean radio Eibar irrati-katean baieztatu duenez, San Andres egunean, azaroaren 30ean, nekazal- eta ganadu-azoka egingo da. Gaurtik aurrera bertan behera geratu dira COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurri murriztaile gehienak eta, ondorioz, ohiko jarduerak itzultzea espero da poliki-poliki.

Zentzu horretan, Iraola alkateak irratian esan duenaren arabera, herriko ostalaritza guneen terrazak normaltasunera itzuliko dira pixkanaka.