San Andres XXVI. Bakailao Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
San Andres XXVI. Bakailao Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
ETA KITTO 2018, Aza 05

Gaur zabaldu dute San Andres XXVI. Bakailao Lehiaketan parte hartu ahal izateko izena emateko epea eta azaroaren 15a izango da azkenengo eguna. Txapelketa hilaren 25ean egingo da Untzagan, 11:00etan hasita. 50 bikotek eman dezakete izena gehien jota eta parte-hartzaileek 30 euroko kuota ordaindu beharko dute izena emateagatik. Hori bai, antolatzaileek jarriko dituzte jakiak prestatzeko behar diren osagai nagusiak (bi kilo bakailao eta birjina estra olioa, 0,7 azidotasunekoa).

Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte. Bi lagunek osatuko dituzte taldeak, baina sukaldari zaletuak izan behar dira, ezingo dira profesionalak izan, eta bikoteko kide bat Eibarren erroldatuta egon beharko da.

 

Sariak

Lehenengo hiru sailkatuek hainbat sari eskuratuko dituzte. Lehen sailkatuak garaikurra, 300 euro eta Alkorta Anaiak, Vinos Con Solera eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak jasoko ditu; bigarrenak garaikurra, 200 euro eta Alkorta Anaiak, Vinos Con Solera eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak; eta hirugarrenak 100 euro eta Vinos Con Solera eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »