Sanjuanetako argazkiak gure mediatekan ikusten joan zaitezkete

0    Jaiak 
Ana
Sanjuanetako argazkiak gure mediatekan ikusten joan zaitezkete
23 Eka
7:04

XIX. mendetik Eibarren ohitura den bezala, aurten ere  ongietorri beroa egin diegu Lizarrako dultzaineroei. Primerako eguraldiarekin hasi dira jaiak eta kuadrilen kolore biziak txoko guztietan ikusi ditugu. Udaletxeko balkoitik egin den pregoiarekin, eta ondoren bota duten txupinazoarekin hasi dira ofizialki aurtengo jaiak, baina atzo ere, ostirala izanda, giro aparta izan genuen Untzagako alde bietan izandako kontzertuei esker. Txosnagunean ere ez ziren atzean gelditu eta ilusioz hasi zituzten antolatutako ekitaldiak. Atzoko eta gaurko jarduerak argazkien bidez jaso ditugu eta dagoeneko gure mediatekan ikus ditzakezue horietako asko. Jaiak amaitu arte, hor jarraituko dugu, Eibarren gertatzen den guztia isladatzen eta material guztia zuen eskura jartzen. Ondo pasa jaiak! Gora San Juan!

Argazkiak MEDIATEKAN: https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak

Sanjuanak zuzenean jarraitzeko gure FACEBOOK kontua: https://www.facebook.com/etakittoaldizkaria/

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »