‘Portalea, 30 urte’ erakusketarekin hasi da urtemuga ospatzeko programazioa
2026/09/18
Portaleko Kultur Etxeak 30 urte bete dituela eta, ‘Portalea 30 urte’ atzera begirako erakusketa zabaldu dute gaur, hogeita hamar urte hauetan Portalean beraien lanak erakutsi dituzten 62 artisten lanekin. Horietako asko erakusketa aretoan egin den inaugurazio-ekitaldian egon dira.