Sanandresetarako egitaraua aurkeztu dute

Sanandresetarako egitaraua aurkeztu dute
2012/11/13 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 13) San Andres jaien inguruan antolatutako egitarauaren berri eman dute Esther Kareaga Euskara-Kultura zinegotziak, Miguel de los Toyos alkateak eta Jose Luis González "Poxpolo" kultura teknikariak. Azaroan zehar gastronomiarekin lotutako ekitaldiak nagusi izango dira eta alkateak egitarauaren antolaketan parte hartzen duten herriko taldeei eskerrak emateko aprobetxatu du agerraldia, euren laguntzarengatik. Bestalde, aurten azoka Txaltxa Zelaiaren beheko aldean eta Untzagako plaza bietan ipiniko dela aurreratu dute eta bertan 72 postu izango dira. Abereen erakusketa, berriz, Ego-Gainen, autobus geltokiaren aldamenean ipiniko da. Aurrekontua 34.000 euro ingurukoa izan da, "iaz baino 4.000-5.000 bat euro gutxiagokoa". Jarraian egitaraua irakur dezakezue:

Azaroak 18
12.00.- Eskolarteko bakailao lehiaketa. Untzagan.

Azaroak 22-23
Eibarko tabernarien arteko IX. Pintxo Leihaketa, “San Andres Saria”.

Azaroak 24
09.15etatik 22.00etara.- “IX. Txistorraren Eguna": Kilometro bat txistorra prestatu eta salgai ipiniko da. Egunean zehar kirol erakustaldiak, musika, jokoak… Untzagan.
23.00.- Barricada taldearen kontzertua. Astelena frontoian.

Azaroak 25
11.30.- Bakailao Kofradixaren XIX. Kapitulua. 12.30.- Ohorezko Kofradeen zin egitea eta Goruntz abesbatzaren emanaldia.
11.30.- Bakailao txapelketa. Untzagan.
19.00.- San Andres bertso jaialdia. Portalean.

Azaroak 29
19.00.- Policlinica bikoteka aizkolarien txapelketa. Untzagan.

Azaroak 30, San Andres Eguna
09.30.- XXXIV. San Andres Nekazal Azokaren epai-mahaiaren lanaren hasiera eta ganadu erakusketa. 12.00.- Narbaiza eta Gorrotxategi bertsolarien eta Jainaga eta Narbaiza trikitilarien emanaldia. 12.30.- Plazara Dantzara Erromeria, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin eta Kezka Dantza Taldearen eskutik. 13:00. San Andres azoka, pintxo txapelketa eta kartelen sari banaketa.