Sanmigelak errepikatuko dituzte hurrengo asteburuan Agiñagakoek

Sanmigelak errepikatuko dituzte hurrengo asteburuan Agiñagakoek
2013/09/30 00:00
eta kitto!

Agiñaga auzokoek aurreko asteburuan hasi dira San Migel jaiak ospatzen. Atzo (domeka, hilak 29) San Migel eguna zela ospatzeko meza berezia egin zen ermitan eta, Gorriti eta bere abereekin jolastu eta gero, Usartza txistulari taldekoekin batera egin zuten paella-jan ederrarekin agurtu zituzten jaiak, baina ez luzerako, hurrengo zapatuan (urriak 5) ospatzen jarraituko dute-eta: datorren zapatuan 17.00etan ekingo diote jai-egitarauari, briska txapelketa jokatuta. Hortik aurrera umeendako jolasak, txokolate-jana, afaria eta Kupela taldearekin erromeria egingo dituzte Agiñagan.