Txosna gunea 19.00etatik aurrera zabalduko dute

Txosna gunea 19.00etatik aurrera zabalduko dute
2012/06/22 00:00
eta kitto!

Gaur 19.00etan zabalduko dituzte txosnak Errebalen, baina aurretik, 18.30etan triki-kalejira egingo da, Untzagatik txosnetara. Gaurko mojito jaia prestatu dute eta, jairako girotzen joateko, 21.00etatik aurrera Batukei Eibarko batukada feministak jardungo du eta 23.00etatik aurrera, berriz, Kokein eta Anai Arrebak taldeek kontzertua eskainiko dute.