Urte Berriari ongietorria Urkon

Urte Berriari ongietorria Urkon
2012/12/27 00:00
eta kitto!

Urteroko martxari jarraituta, …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Klub Deportiboak, udalaren laguntzarekin, Urko mendira urte berriko igoera antolatu dute 2013ko urtarrilaren 1erako: taldean igo nahi duenarentzat, Depor paretik irteera 09.00etan izango da. Eta 10.00etatik aurrera Ixuan salda beroa muxutruk hartzeko aukera izango da, bertako jatetxearen laguntzari esker..