Jaso ditu 13 sagardo botilak Sagardo Eguneko argazki lehiaketako irabazleak

Jaso ditu 13 sagardo botilak Sagardo Eguneko argazki lehiaketako irabazleak
2018/10/09 eta kitto!
Atzo iluntzean ezagutzera eman genuen aurtengo Sagardo Egunaren inguruan antolatu dugun argazki lehiaketako irabazlea Iris Cagigas izan dela eta, berarekin kontaktuan ipini eta gero, gaur arratsaldean etorri da ...eta kitto! Euskara Elkartera sari bila. Argazkian ikusten duzuen moduan, pozarren eraman ditu lehiaketako irabazlearentzat gorde ditugun 13 sagardo botilak. Zorionak!