Jubilatu eta pentsiodunek manifestazioa egin dute euren borrokak urtebete egin duela gogoratzeko

Jubilatu eta pentsiodunek manifestazioa egin dute euren borrokak urtebete egin duela gogoratzeko
2019/01/21 19:10
eta kitto!
Eibarko pentsiodun eta jubilatuek manifestazioa egin dute gaur eguerdian, Untzagatik abiatuta, Untzaga pentsionisten plataformak, Biztu elkarteak, Aguijupens Debabarrenak eta Duintasuna elkarteak deituta (ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN IKUSGAI DAUDE). Horrela gogoratu nahi izan dute orain dela urtebete hasi zituztela pentsio duinen aldeko borroka eta mobilizazioak. Manifestazio jendetsua izan da, euria hasi den arren. Urtebetean  gauza batzuk lortu badituzte ere, eskatzen dutena lortu arte mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute eta, gauzak horrela, asteroko martxan datorren astelehenerako elkarretaratzea deitu dute, 12:00etan udaletxe parean.

[video width="640" height="360" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2019/01/jubilatuak.mp4"][/video]