Aitor Zubillagak irabazi zuen Armeria Eskolako Sari Nagusia Arraten

Aitor Zubillagak irabazi zuen Armeria Eskolako Sari Nagusia Arraten
2012/05/22 00:00
eta kitto!

Zapatuan Arraten jokatutako helize txapelketan, 35 lehiakideen artean Aitor Zubillaga nagusitu zen, Iñigo Barrenetxearekin berdinketa hautsi ondoren. Zubillagak Laurona Zabala eskopeta historikoa bereganatu zuen Armeria Eskolako Sari Nagusia irabaztearekin batera. Txapeldunak sari modura jasotako eskopetak eskolako mendeurreneko logoak dauzka grabatuta. Helize txapelketa Armeria Eskolako mendeurrenerako batzordeak eta Eibarko Tiro Elkarteak antolatu zuten eta lehenengo 10 postuetan sailkatutakoak hauek izan ziren, hurrenez hurren: Aitor Zubillaga, Iñigo Barrenetxea, Francisco Torres, Enrique Barrenetxea, Unai Oñaederra, Esteban Azkue, José Luis Beaskoetxea, David de La Rosa, Mauricio Vicuña, Luis Etxebarri eta Alejandro Laka.