ARGAZKIAK | Eibarko emakumezkoen lehen taldeari harrera beroa egin diote

ARGAZKIAK | Eibarko emakumezkoen lehen taldeari harrera beroa egin diote
2023/05/16 22:28
eta kitto!
Taldeak maila gorenera igotzea lortu dutela eta, Eibarko emakumezkoen lehen taldeko kideak omendu dituzte gaur udaletxean. Alkateak eta udal-taldeetako bozeramaileek udaletxearen sarreran harrera egin eta, jarraian, Osoko Bilkuren aretora igo dira jokalariak, teknikariekin eta Eibar foball taldeko zuzendaritzako kideekin batera. Bertan alkateak eta Amaia Gorostiza presidenteak zoriondu egin dituzte eta, opariak elkartrukatu eta gero, udaletxeko balkoira irten dira, Untzaga plazan batu diren zaleekin batera ospatzera. Emakumezkoen taldea omentzeko ekitaldiek zapatuan izango dute jarraipena, gizonezkoen lehen taldeak Ipuruan Sportingen aurka jokatuko duen partida dela eta.

[foogallery id="129941"]