Aste Santuko ordutegiak kirol instalazioetan

Aste Santuko ordutegiak kirol instalazioetan
2021/03/30 eta kitto!
Jai-egun horietan hainbat aldaketa egingo ditu Eibarko Kirol Patronatuak herriko kirol-instalazioetako ordutegietan. Ipurua kiroldegia goizez bakarrik zabalduko dute apirilaren 1etik 5era, 09etatik 13:00etara, kenduta zapatua -egun horretan arratsaldez ere zabalduko dutelako, 16:00etatik 20:00etara-.

Unbe Kirolguneak ordutegi zabalagoa izango du, hasi eguenean eta astelehenera arte jarraian goizeko 09:00etatik 20:00etara egongo delako zabalik egunero. Eta Orbea kiroldegiak gutxi gorabehera Ipuruakoari jarraituko dio, egunero goizez 09:00etatik 14:00ak arte zabalduz eta, horrez gain, zapatu arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik.