“Deba Bailararen” zazpigarren etapa egingo dute hilaren azken zapatuan

“Deba Bailararen” zazpigarren etapa egingo dute hilaren azken zapatuan
2022/04/21 09:33
eta kitto!
Klub Deportiboko mendi batzordeak antolatutako hurrengo irteera apirilaren 30ean egingo dute, Deba Bailararen zazpigarren etapa osatzeko: Elgeatik Arantzazura joango dira, tartean 1.132 metroko Kaixtulgaña gaindituz. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, martitzen eta eguenetan Deporreko bulegoetan hartuko zaituzte 19:30etik 20:30era edo 943 201904 telefono zenbakian.