Edurne Vidalek jaso du errugbiko kirol saria aurtengo Gabon Zaharreko ekitaldian

Edurne Vidalek jaso du errugbiko kirol saria aurtengo Gabon Zaharreko ekitaldian
2022/01/02 11:00
eta kitto!
Ramon Telleria kirol modalitate horretako aitzindaria izandakoaren eskutik jaso du saria Edurne Vidalek. 28 urteko kirolariak Eibar Rugby-ko lehen taldean jokatzen du eta, bere bederatzigarren denboraldian, taldeko beteranoetakoa bihurtu da. Goi mailako jokalaria izateaz gain, erizaina ere bada Vidal eta, goizetan ospitale batean lan egin ondoren, arratsaldero taldekide guztiak zaintzen ditu.