Eibar Eskubaloi Taldeak Emakumezkoek Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du

Eibar Eskubaloi Taldeak Emakumezkoek Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du
2022/06/21 17:03
eta kitto!
Berri zoragarria jaso du gaur Eibar Eskubaloia Taldeak: “Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur, 2022ko ekainaren 21ean, jakinarazi digu Eibar Eskubaloi Taldeari plaza libre bat ematea erabaki dutela, Emakumezkoen Senior taldeak Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailako 2022/2023 denboraldiko Estatuko Txapelketan parte har dezan”.

Eibartarrek Euskal Ligako 1. mailan aritu dira aurten eta igoera fasea jokatu zuten Zaragozan, baina orduan ezin izan zuten mailaz igo.