Eibar KE Espainiako Futbol 7 Ligako txapeldun izan da Caceresen

Eibar KE Espainiako Futbol 7 Ligako txapeldun izan da Caceresen
2023/04/24 11:11
eta kitto!
Asteburuan Cecereseko Navalmoral de la Matan jokatutako garuneko paralisia dutenentzat antolatutako Espainiako Futbol 7 Ligako azken fasean, Eibar KE-k aurreko bidetik jo du eta, denboraldia partidurik galdu gabe amaitzeaz gain, txapela ere jantzi du azken play-offean.

Zapatuko finalerdian AMDDA Malagari irabazi ondoren, domeka eguerdiko finalean Andoni Igartua entrenatzaileak prestatutako taldea 2-1 nagusitu zitzaion finalean Hercules Paralimpico taldeari. Partidua amaitzera zihoanean, luzapenerako minutu batzuk besterik geratzen ez zirenean, lortu zuen Eibar FT-k bigarren gola, erabakigarria izango zena. Hori bai, okoaren pisu handiena eibartarrek izan zuten denbora gehienean.