Eibar mailaz igotzeko ospakizunak gaur arratsaldean izango dira

Eibar mailaz igotzeko ospakizunak gaur arratsaldean izango dira
2013/07/01 00:00
eta kitto!

Eibar K.E.ak bart L'Hospitalet taldeari 0-1 irabazi eta maila igotzea lortu duela ospatzeko, Kataluniatik bueltan taldeko jokalariek gaur (astelehena, uztailak 1) Arraten lore-eskaintza egingo diote amabirjinari, arratsaldeko 19.30ak aldera. Untzagan ongietorria, berriz, handik jaistean 20.30ak aldera egiteko asmoa dute. Bien bitartean, Ustekabe fanfarreak 18.00etatik aurrera erdialdeko kaleak girotzen jardungo du. Dena dela, zaletuetako askok atzo ekin zioten jaiari, partidua Astelena frontoian ipinitako pantailan ikusteko jendetza batu zen-eta (ikusi argazkiak hemen)