Eibartarrak bikain Arrigorriagako Triatloi Indoor-ean

Eibartarrak bikain Arrigorriagako Triatloi Indoor-ean
2012/12/04 00:00
eta kitto!

Aurreko zapatuan Arrigorriagako Udal Kiroldegian jokatu zen III. Triatloi Indoor-ean eibartar bik hartu zuten parte eta emaitza ezinhobeak eskuratuta itzuli ziren etxera: Olaia Padilla txapeldun geratu zen junior mailan eta 23 urtetik beherakoen mailan, berriz, Ibon Romero (argazkian) bigarren sailkatu zen. Ehun lagunetik gora izan ziren Arrigorriagan lehian eta bete beharreko probak hauek izan ziren: kilometro bat arraun ergonomikoan, 5 kilometro bizikletan eta beste kilometro bat antxitxiketan.