Ekainaren 24an pilota jaialdia jokatuko da Astelenan

Ekainaren 24an pilota jaialdia jokatuko da Astelenan
2020/06/11 16:59
eta kitto!
San Juan Egunean, ekainaren 24an, pilota jaialdia jokatuko da Astelena pilotalekuan, ETBk jakinarazi duenez. Jaialdian Baiko eta Aspe enpresetako pilotariek osatutako bikoteek hartuko dute parte eta zuzenean emango dute ETB 1en 17:00etatik aurrera.

Hasiera batean uztailaren 1ean, Irunen, hasi behar ziren berriz pilota partiduak jokatzen, baina kirol honentzat hain garrantzitsua den egunean eta tokian itzuliko da azkenik.

Aspe eta Baiko enpresetako pilotariak ERTEan egongo dira eta datorren astean hasiko dira berriz entrenatzen. Aspekoak hilaren 15ean, astelehenean; eta Baikokoak 19an, barixakuan.