‘Gipuzkoa herriz herri’ ezagutu du bizikletan Mikel Lizarraldek

‘Gipuzkoa herriz herri’ ezagutu du bizikletan Mikel Lizarraldek
2021/03/22 10:09
eta kitto!
Mikel Lizarraldek Gabonetan hasi zuen ‘Gipuzkoa herriz herri’ egitasmoa, Gipuzkoako herri guztiak bizikletan bisitatzeko erronka, eta hamabi etapa behar izan ditu probintziako 89 udalerrietara joateko. Atzo Eibarren egin zuen itzuliko azken etapa, lagun eta familia artean. Untzagan hasi, Ixuara igo, Aginagara jaitsi, berriz Ixuara eta amaiera Arraten izan zuen azken saioak. “Perfektua izan da”, bere berbetan.

Esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde egiteko ekimena izan da eta Orbea Orca markako erropa teknikoa jarri du salgai dirua-biltzeko eta jasotakoa Biodonostiari emateko.

Zegama-Aizkorrin lehiatu eta Gipuzkoako herri guztietara bizikletan iritsi ondoren, ez da Mikel atzera botako duen erronkarik.

 

Argazkia: Idoia Bustinduy.