Jon Errasti entrenatzaile bezala fitxatu dute Villarreal taldearen harrobiarentzat

Jon Errasti entrenatzaile bezala fitxatu dute Villarreal taldearen harrobiarentzat
2022/06/20 10:53
eta kitto!
Eibar FT-rekin 1. Mailara igo zuen eta taldeko kapitaina izan zen jokalari eibartarrak Villarreal taldearekin iritsi da akordio batera talde horiaren harrobiko entrenatzaile izateko. Futbola laga ondoren, Errastik lehen urratsak eman ditu entrenatzaile funtzio horretan Aurrera Vitoriaren teknikari lanetan. Jon Errastiri bakarrik azken maila geratzen zaio gainditzeko entrenatzaile profesionala izateko titulua eskuratzeko; UD Logroñesen jokatzen zuenean hasi zen titulu hori lortzeko ibilbidea.