Jubeniletako Ohorezko Mailako Eibar KE bere multzoko lidergoa eskuratu du

Jubeniletako Ohorezko Mailako Eibar KE bere multzoko lidergoa eskuratu du
2022/12/01 09:22
eta kitto!
Sasoi batean Eibar Urko izenarekin ezagutzen zen jubenil mailako lehen taldea  Ohorezko Mailako bigarren multzoko lidergoan dugu azken jardunaldian Santutxuri 3-0 irabazi eta gero. Eibartarrek bi puntuko aldea ateratzen diote Antiguokori, hirura dute Reala eta laura Athletic. Orain arte, 12 partidutik bederatzitan irabazle izan dira, bitan berdinketa lortu dute eta bakarra galdu dute; horrez gain, gol gutxien jaso duen taldea ere bada (9 bakarrik) gehien sartu duena (36) izateaz aparte. Nazional mailan jokatzen duen jubeniletako bigarren taldea sailkapeneko erdialdean dago (18tik, zortzigarrenean), azken jardunaldian etxean Aurrera Vitoriarekin husna berdindu ondoren.