Larunbateko Malaga - Eibar partidarako sarrerak salgai daude

Larunbateko Malaga - Eibar partidarako sarrerak salgai daude
2022/04/19 16:51
eta kitto!
Eibarrek salgai jarri ditu Malaga CFren aurka larunbatean Rosaleda Estadioan jokatuko duen partidarako jasotako 200 sarrerak. Tiketek 25 euroko prezioa dute. Sarrerok bisitarien eremurako dira, goi-iparraldeko harmailan, 2. eremuan (537. blokea), eta 15. atetik sartzen da (partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dira ateak). Sarrerak Orsaixanen daude salgai, gaurtik ostegunera, 13:30ak arte, eta ohikoa denez, datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.