Markel Susaetak harrera beroa jaso du Japonian

Markel Susaetak harrera beroa jaso du Japonian
2019/10/02 16:28
eta kitto!
Gamba Osaka taldean hilabete eskas badarama ere, Markel Susaetak Japoniako zaleen babes osoa jasotzen du beheko bideoan ikusi daitekeen bezala. “Susaeta gu gara”, abesten diote zaletuek foballari eibartarrari, Athletic Club taldean 12 urte jokatu ondoren Osakan etxean bezala dagoela sentiarazteko.

Susaetak J1 Leagueko neurketa bi jokatu digu dagoeneko. Lehenengo partiduan 83. minutuan sartu zen Sagan Tosuren aurka eta taldeak minutu bat geroago lortu zuen garaipenaren gola (1-0). Joan den asteburuan, ordea, nahiz eta Susaetak neurketa osoa jokatu, Gambak 3-1 galdu zuen Osakako derbia Cerezo Osakaren aurka.

[video width="640" height="360" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2019/10/WhatsApp-Video-2019-10-01-at-20.17.19.mp4"][/video]