Mecalbe Eibar Eskubaloiko lehen taldeek kanpoan izango dute jardunaldia

Mecalbe Eibar Eskubaloiko lehen taldeek kanpoan izango dute jardunaldia
2023/02/24 12:56
eta kitto!
21. jardunaldia izango da bientzat eta badute aukera puntuekin Eibarrera bueltatzeko, lan erraza ez bada izango ere. 1. Nazional Mailan jokatzen duen gizonezkoen taldeak bihar 19:00etan Barakaldoko Lasesarre kiroldegian izango du norgehiagoka bertako Barakaldo Indepca XXI aurre eginez. Bizkaitarrak sailkapenaren nahiko behean daude kokatuta eta multzoko gol gehien jaso dituen taldea da; hori aprobetxatu beharko dute Fernando Fernandezen mutilek partidua aurrera ateratzeko. Lan zailagoa izango du Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen Mecalbek, ordubete lehenago Iruñako San Ignacio eskolako kiroldegian Loyola talde nafarra izango dutelako zain. Andoni Perezen neskak atzetik daude sailkapenean, Loyolarengatik lau puntura eta aukera dute, partidua irabazita, eurengana gerturatzeko.